XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aiene! esan zuen sarritan izaten naiz horren beldur.

Eseri zenetik aparteko berotasuna sentitzen zuen.

- Smee esan zuen - eserleku hau beroa dago.

Eta bapatean zutitu zen.

- Arraio demonioa, erretzen nago!.

Goitik beheraino aztertu zuten onttoa; Herrialde hartan ez zen ezagutzen hain ontto sendo eta handirik; zuztarritik ateratzen saiatu ziren eta laster esku hartean geratu zitzaien, sustrairik ez bait zeukan.

Eta, harrigarria! Kea hasi zen irteten lurretik.

Bi piratek elkarri begiratu eta ahobatez esan zuten: Tximinia!.

Aurkitu zutena lurpeko etxearen tximinia zen.

Etsaiak gertu zebiltzan bakoitzean ontto batekin estali ohi zuten.

Baina ez zen kea soilik handik irten zena.

Haurren hizketa ere entzuten zen; izan ere, guztiz seguru zeudelakoan, alai asko zebiltzan berriketan.

Piratek isil isilean zeuden entzuten, eta onttoa lehengo lekuan ipini zuten berriro.

Inguruak arakatu eta zazpi arbola zuloak aurkitu zituzten.

- Entzun al duzu Peter Pan ez dagoela? - xurxulatu zuen Smeek, bere eztenbihurriarekin jolasean.

Burdingakok baiezko keinua egin zuen.

Aldi batean bere pentsamenduetan murgildurik bezala egon zen, eta azkenean irribarreak argitu zuen bere aurpegia.

Irribarre honen zain zegoen Smee.

- Esaidazu agudo zein den zure asmoa - esan zuen Smeek irrikiz.

- Untzira itzuli esan zuen hortzak estutuz - eta pastel handi bat atondu, dena azukrez eta berdez estalia.

Hemen, azpian, etxe bat besterik ez dago, tximinia bakarra ageri bait da.

Sator alu hauek ez dira kontura bakoitzarentzat ate bana egin beharrik ez zeukatela.

Honek esan nahi du amarik ez daukatela.